Fitxa teknikoa
JATORRIZKO IZENBURUA: En el mundo a cada rato, «Binta y la gran idea» izenburuko laburmetraia.
URTEA: 2004.
IRAUPENA: 30 min.
HERRIALDEA: Espainia.
ZUZENDARIA: Javier Fesser.
EKOIZPEN-ETXEA: Tus Ojos UNICEF-ekin lankidetzan.
Sinopsia
"En el mundo a cada rato" munduko haurren eskubideen babesari buruzko filma da. UNICEFen bost lehentasunei buruz diharduten bost istoriok osatzen dute. Binta y la gran ideak lehentasunetako batean sakontzen du: neskatoen hezkuntza eta bortizkeriaren, zapalkuntzaren eta bazterketaren aurkako babesa.
Laburmetraia honetan lantzen dena:
·Esker oneko sentimendua geure baitan bizitzea.
·Dugun guztia ez dela irabazitako eskubidea bakarrik barneratzea.
·Bizitzak doan oparitzen dizkigun dohainen aurrean esker onez erantzuten ikastea.
·Geure bihotza besteei zabaltzeko bizitzan konfiantza izan behar dugula ulertzea, eta bizitzan konfiantza izateko eskertzen jakiteko beharra dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario