KOKAPENA
Geografiaà Sopela kostaldeko
herria da. (Uribe kosta) Iparraldean Kantauri itsasoa dauka.
Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin
dauka muga, tartean mendi baxuak daudelarik. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin
elkartzen da, Santa Mariñeko haitza konpartitzen dutelarik, eta
ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika
da mugakidea.
JATORRIA
Sopelana -ana- atzizkiaz amaitzen da.
Atzizki horren jatorria latinetik datorrela uste da eta hiriguneko ondasunekin
loturaren bat izan daiteke. Ikerkuntza baten ondorioz, -ana-z bukatzen ziren
Euskal Herriko herrien artean, gehienak erromanoen aztarnak aurkitu ziren lekuetan
kokatzen ziren, Sopelana ez bezala. Hipotesi hau ez da baztertu, izan ere,
Sopelanan erromanoen txanponak eta zeramika aurkitu izan dira.
Beste hipotesi bat Lope Gartzia Salazar
gizonarengan biratzen da, Erdi Aroko historialari eta banderizo bizkaitarra zen
eta gizon honek Sopelana etxearen fundatzailea dela uste da. Ondorioz, euskeraz
Txope izanda, gaur egun arte izandako eboluzioak herriaren izenaren jatorria
azalduko luke.
Etxearen izena Txopelena izaten hasiko
zen (Sopelena>Sopelana).
Herria Sopelana izenarekin geratu zen
baina euskeraz eboluzionatzen jarraitu zuen ahoz aho. Bi bokalen erdiko –n-
galdu zen eta Euskaltzaindiak Sopela izena idatzi du ofizialki. Hala ere,
gazteleraz Sopelana izena mantentzen jarraitu zen. 1970. urtean, Sopela hitza
ez zegoen ofizialki baliokidetuta oraindik eta garai hartan herri honetara
emigratu zuen jende mordoak Sopelana izenez ezagutzen zuen. Gaur egungo
gehienek ere Sopelana erabiltzen dute herria izendatzeko. Udalaren arabera izen
ofiziala Sopelana da euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta jentilizioa
sopelanatarra. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo
sopelaztarra da. Herriaren izena
aktualitatean mantentzen den gatazka batean jarraitzen du.
ONDASUNAK
*Munarrikolandako trikuharriak edo
Kurtzioko asentamenduak Sopelana aurrehistoriako aztarnak
dituela erakusten du.
*Erromanoen aztarna gehienak San Pedro
elizaren inguruan aurkitu ziren . Bertan bustinez egindako zenbait objektu
aurkitu ziren. Atxabiribil hondartzatik gertu ‘’ terra sigilata’’
deiturikoaren zati bat aurkitu zen, k.o III garaikoa. Sopelana aurreliza bat
da, herria eliza baten inguruan joan zelako sortzen.
*Sopelana eliza eta baseliza nahikoa ditu. San
Pedroko eliza errenazentistako ideiekin eratua izan zen XVI.mendean.
XVIII eta XIX. mendeen bitartean eraberritua izan zen baina oraingo honetan
barrokoko dorrea gehitu zitzaion.
Sopelanako etxea elizaren fundatzailea izan zen eta etxearen
armarria elizaren aurrekaldean ikus
daiteke. Bere barruan XVI . mendeko San Pedroren irudia ikus daiteke .
*Eliza
bere dorrearengatik da eta zuriz margotuta egoteagatik da nagusi.
*Karmengo baseliza Larrabasterran
kokaturik dago eta San Andresekoa (XIII) Plentziako errepidetik gertu.Santa
Marineko haitzetan, Urdulizen, izen berdina duen beste baseliza bat aurkitzen
da.
*Hirigunean, tankera desberdinetako eskulturak
aurki daitezke. Zaharrena Munarri da, Fraidemendi mendian dagoena. (VIII)
*Gaur egungokoen artean, Surfistarena
(Iberre zubian), Kitarjolearena (AC/DC taldearen
homenez) edo Balearen isatsaren eskultura(Iturrieta parkean) nagusitzen dira.
*Udako leku
turistikoa izatetik soilik, ohizko bizitoki izatera iritsi da. *Horrela jarraituz gero…Hemendik 8
urtera: (8.000-13.000 biztanle) eta hemendik 16 urtetara:(10.000.17.000). *Uribe kosta mailan, Sopelana izan da
biztanleria hazkunde handiena izan duen herria. *1981.urtetik biztanleria bikoiztu egin da.
Arrazoiak: * Komunikazio
oneko herria da. *Bilborekiko distantzia laburtu egin da. ( 21 km). *Leku askotara
egokitzen diren metroak eta autobusak. *Ingurune ezin hobea (hondartzak). *Surf-a,
SUP-a, parapentea edota esku-pilota nagusitzen dira.
BITXIKERIAK
*Europa mailan, Sopelana, biztanleria
gazteena duen herrien artean sartzen da.*12.169 biztanletik, 6150 emakumeak, 6019
gizonezkoak dira. *Finlandian bada Soppela izeneko herrixka bat, Kemijärvi
udalerrian. *Sopelanakoak diren pertsona ezagunak: Joane Somarriba
(txirrindularia) y Armando (futbolaria).
Y
para terminar vamos a recordar aquella frase del cuento popular en la
que se decía: “Sopelana, donde el burro tocó la campana.”