Bihar azkenengo azterketa, Euskera. Gogoak ditugu guztiok bukatzeko eta Gabonetan atsedenalditxoa hartzeko.
Denbora asko ere izango duzuenez, lan egiteko aukera hau gogoratu nahi dizuet:
Hemen, blogean bertan, ezkerreko zutabean, hainbat lotura interesgarri daude. Hor sakatzen baduzue ariketa asko aurkituko dituzue. Lotura gehiago ipini behar ditut astia dudanean. Horrela zuek etxean praktika ditzakezue: aditzak, ortografia, testuen ulermena, irakurketa, kalkulua, geometria, ... Bai, gauza asko daude.
Zuek hartu denbora, "trasteatu" eta kuskuseatu, hau da, joan ikusten zer dagoen. Gehienak dira ariketak erantzunekin zuzenean. Bestetan, jarduerak word dokumentu batean kopiatu (eragiketak adibidez), egin eta ostean emaitzak ikusi eta zeuek zuendu.
Era digitalean gaude, bai horixe!!
Ez dut uste aspertzeko denbora izango duzuenik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario