Lortu dut!! Argazki makinarik gabe, eraman bait ez genuen, PIN-era joan ginenean nire mobilean ateratako argazkiak Bluetooth-en bidez deskargatu ditut. Beno, kalitate mailan ez dira onak, badakit, baina tira!
Azkenengo momentuko bi argazkiak; zegoeneko oso nekatuta zeundeten eta falta zirenak etortzen ziren bitartean tentagarriak oso izan ziren eskailera horiek, autobuseraino eramango gintuen karreju luze hori zeharkatu aurretik, indarrak hartzeko... Gero lasterketa itzela!! Gogotzen zarete??
Eta, bestetik, hor dago Ikerren motxila (Unairen aurrean, kolore urdinekoa), betirako hor geratu zena. Orain denok ikus dezakegu non galdu zen. Hor ez zeuden Marta ezta Iker, besteak beste, falta ziren ikaskideen bila joan bait ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario