viernes, 8 de junio de 2012

"Printze txikia"


"Helduek inoiz ez dute ezer ulertzen beren kabuz, eta umeentzat nekagarria da beti dena azaldu behar izatea"
Aurten XX. mendeko egilerik nabarmenenetako baten jaiotzaren mendeurrena bete da: Antoine de Saint Exupéry (1900-1944). Hegazkinekiko grinak harrapaturiko idazle hau, bere kirol hegazkinean galdu baitzen arrastorik utzi gabe, liburuska handi baten egilea da: Printze Txikia (1942), diotenez munduko hizkuntza guztietara itzulia, katalana, euskara eta galegoa barne. Gaztelaniazko edizioan bakarrik, milioi bat aletatikgora saldutakoa dela uste dut. Haur literaturako idazlan klasiko bat da, aspaldi honetan Frantziako media guztien jomuga baita; izan ere, galdeketaren baten arabera, frantses askoren iritziz XX.mendeko libururik onena da. Parisera egin berri dudan bidaia batean egiaztatu ahal izan dut Printze Txikiaren inguruko gauzakien ugaltzea, souvenirs denda guztietan: postalak, giltzatakoak, kutxatxoak, koadernoak, bolalumak eta beste asko, Tour Eiffel berarekin ere konkurrentzian. Pentsatzera iritsi naiz ez ote gauden obra literarioaren beraren argia eta edertasuna estali eta iluntzen dituen merkatal fenomeno tipikoaren aurrean. Ba al daukate gure neska-mutilek obra horren berri? Balioesten al dute? Zergatik gustatzen zaie hainbeste helduei hain gaizki agertarazten dituen obra bat? Zenbait ahotsen arabera, Printze Txikia haurtzaroaren izenean haurtzaroari gogoz kontra ezarritako liburu horietako bat da. Helduek nostalgiaren izenean beren haurrei eskainitako klasiko bat, xalo eta kutsatu gabe irudikaturiko haurtzaro bat, galdutako paradisu bat…




Basado en la clásica novela del mismo nombre (de 1943) escrita por el escritor y aviador francés Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944). La fábula —ambientada en los años cuarenta— cuenta la historia de un aviador (Richard Kiley) que se ve obligado a hacer un aterrizaje de emergencia en el desierto del Sáhara. Allí entabla amistad con un niño, el pequeño príncipe del asteroide B-612. En los días siguientes, el piloto se entera de sus diversos viajes por todo el Sistema solar. A medida que viaja por el espacio, el Principito tiene varios extraños encuentros con adultos en diferentes planetoides, todas con una manera sesgada de ver la vida. Pero no es hasta que finalmente llega a la Tierra, que el Principito aprende las lecciones más importante de todas, principalmente del Zorro, y la Serpiente. El Principito comparte estas lecciones con el piloto, antes de dejarse morir para poder escapar de la gravedad terrestre y volver a su asteroide.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Nire lehenengo eguna munduan


NEREA Ni jaio nintzenean ez zuen euria egiten baina bai haizea. Jaio nintzenean negar eta negar egiten nuen, gero garbitu ondoren nire amarengana eraman ninduten. Egun hartan ez zen ezer berezirik gertatu, ni jaio nintzela. Gurutzeko ospitalean jaio nintzen arratsaldeko bostak eta laurdenetan eta inguruan nire aita eta medikuak zeuden. Jaio nintzenean nire aitak eta  amak poza sentitu zuten.


Ni jaio nintzenean 3kg pisatzen nituen, 49 cm neurtzen nuen, nire azaleko kolorea zuria zen eta nire izaera negartia zen. Ez nuen ezer berezirik, ile bat edo bi soilik neukalako.
Nire amarentzat erditzea ez zen erreza izan eta atsegina izan beharrean kontrakoa suertatu zitzaion. Baina orain oso pozik daude!


                                               

IRATI. 2001eko Otsailaren 24an jaio nintzen, Barakaldoko ospitalean. Nire amak bere tripatik ateratzea kostatu zitzaidala esan zidan: neure gurasoak egun bat aurretik joan ziren ospitalera, egun bat eman nuen ateratzeko, barruan oso gustora omen nengoelako. Urrengo egunean ama prest zegoela ni ez nintzen ateratzen, orduan 10 mediku sartu ziren eta mediku mutil bat nire amaren triparen gainean jarri zen. Azkenean atera nintzen!! 


13:45etan, 3’56 kilo pisatzen nituen eta 50’5cm neurtzen nuen. Jaio nintzenean ile beltza eta begi urdin-urdinak nituen. Nire horoskopoa ‘Piscis’ da. Ondoren nire gurasoak 3 egun gehiago geratu ziren, zeren eta ez nuen zer jaten; orain horren kontrakoa naiz, hau da, asko jaten dudala. Ospitaletik ateratzerakoan nire gurasoek manta bat hartu zuten hortik, oso prestatuta ez zirelako joan. Kotxera sartzerakoan nire gurasoek mendi guztiak elurrez estalita ikusi zituzten.         

martes, 20 de marzo de 2012

FILMEAK: pertsona izaten hezitzeko baliabideak

Películas que cambian la vida Cada vez mas se utilizan discursos de personajes del cine para motivar a los oyentes. "Quince minutos antes de saltar al césped del Estadio Olímpico de Roma, el 27 de mayo de 2009, los jugadores del F. C. Barcelona no recibieron una charla táctica ni una encendida arenga de Guardiola. Justo antes de enfrentarse a uno de los retos más importantes de su vida como deportistas, lo que hicieron fue ver siete minutos de 'Gladiator'. Los blaugrana salieron enfebrecidos al campo, dominaron al Manchester desde el primer minuto y terminaron alzándose con la copa de campeones de la Champions League de aquel año".
Albiste hau egunkarian (El Correo) agertu da. Egin klik loturan albiste osoa ikusi ahal izateko. Komenigarria da gurasoekin irakurtzea, haiek gaiari buruz hitz egiteko eta zenbait gauza azaltzeko.
Noticia que ha aparecido hoy en el periódico. Haced click en el enlace para poder ver la noticia entera. Conveniente leerla con los padres, para hablar del tema y aclarar datos.
Hain zuzen ere aurreko egunetan 2 filmeren zatiak ipini ditut ("Up" eta "Billy Elliot"), eta horietako bakoitzean gai bat lantzen da, eta hauek dira: maitasuna eta patzientzia.

jueves, 15 de marzo de 2012

"Billy Elliot" filmearen zati bat. Berak lortu zuen eta zuk?

"Paso a paso es pan comido, zancada a zancada es una odisea". 
Lo difícil es comenzar.
Tarea: Infórmate del significado de la frase de arriba 
Patzientzia birtutea da. Billyk (klikatu loturan filmearen fitxa ikusteko wikipedian) bere ametsa lortu zuen eta oso dantzari ona izatea lortu zuen. Eta zeuk ere zeure ametsak lortzeko prest al zaude? 

UP: Amodiozko istoriorik politena 4 minututan zehar

UP (Klikatu lotura filmaren fitxa teknikoa ikusteko): Una historia de amor en 4 minutos; una pareja de personalidades distintas pero unidas por el amor a la aventura. Tienen bien merecido el Oscar a mejor película animada y mejor música

martes, 13 de marzo de 2012

Hitz elkartuak: SUDURLUZE

Bilintx Donostian jaio zen 1831ko apirilaren 30an eta hil zen Amunarrizen 1876ko urtarrilaren 21an. Bere benetako izena Guillermo Joaquin Indalecio Bizkarrondo Ureña zen baina izen batzuk ipini zizkioten: Vilinch, Bilintx eta Moko. Ama Joakina Ureña Alana deitzen zen eta aita Jose Maria Bizkarrondo. Bilintxek Magisterioko eskolan ikasi zuen. Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito (1869, ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco (1871) eta Maria Ana (1874). Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Koldo Mitxelenaren iritzian, bera da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.
Bilintxek euki zuen bizitza desgraziatuta. Gaztea zenean eskaileretatik behera erori zen eta aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aurrera, errenka ibili zen betirako. Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik 1876ko San Sebastian egunean, Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera eta horren ondorioz bi hankak moztu zizkioten. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean. Sentimendu handiko idazlea zen. Berak idatzi zituen bertsoenetariko bat "Triste bizi naiz eta" da.

La fuente del perro

Calle del Perro Año 1800 Fuente urbana en pantalla modulada en una arquería de tres vanos rematados con frontón, del año 1800, en cuya estructura y composición se aprecia la influencia del estilo neoclásico imperante en la época. El origen de esta fuente no es del todo preciso. Anteriormente se llamó "Chorros de San Miguel", hasta que, finalmente, tomó el nombre de la calle donde se encuentra. Las tres gárgolas llaman la atención porque no son cabezas de perro, como algunos han querido ver, sino cabezas de león al estilo egipcio. Sorprende encontrarse una fuente como esta en Bilbao.
Una fuente con referencias a Grecia (las palmetas), a Egipto (los leones) y a la arquitectura paleocristiana (los estrígilos).