martes, 13 de marzo de 2012

Hitz elkartuak: SUDURLUZE

Bilintx Donostian jaio zen 1831ko apirilaren 30an eta hil zen Amunarrizen 1876ko urtarrilaren 21an. Bere benetako izena Guillermo Joaquin Indalecio Bizkarrondo Ureña zen baina izen batzuk ipini zizkioten: Vilinch, Bilintx eta Moko. Ama Joakina Ureña Alana deitzen zen eta aita Jose Maria Bizkarrondo. Bilintxek Magisterioko eskolan ikasi zuen. Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito (1869, ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco (1871) eta Maria Ana (1874). Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Koldo Mitxelenaren iritzian, bera da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.
Bilintxek euki zuen bizitza desgraziatuta. Gaztea zenean eskaileretatik behera erori zen eta aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aurrera, errenka ibili zen betirako. Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik 1876ko San Sebastian egunean, Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera eta horren ondorioz bi hankak moztu zizkioten. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean. Sentimendu handiko idazlea zen. Berak idatzi zituen bertsoenetariko bat "Triste bizi naiz eta" da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario