miércoles, 21 de marzo de 2012

Nire lehenengo eguna munduan


NEREA Ni jaio nintzenean ez zuen euria egiten baina bai haizea. Jaio nintzenean negar eta negar egiten nuen, gero garbitu ondoren nire amarengana eraman ninduten. Egun hartan ez zen ezer berezirik gertatu, ni jaio nintzela. Gurutzeko ospitalean jaio nintzen arratsaldeko bostak eta laurdenetan eta inguruan nire aita eta medikuak zeuden. Jaio nintzenean nire aitak eta  amak poza sentitu zuten.


Ni jaio nintzenean 3kg pisatzen nituen, 49 cm neurtzen nuen, nire azaleko kolorea zuria zen eta nire izaera negartia zen. Ez nuen ezer berezirik, ile bat edo bi soilik neukalako.
Nire amarentzat erditzea ez zen erreza izan eta atsegina izan beharrean kontrakoa suertatu zitzaion. Baina orain oso pozik daude!


                                               

IRATI. 2001eko Otsailaren 24an jaio nintzen, Barakaldoko ospitalean. Nire amak bere tripatik ateratzea kostatu zitzaidala esan zidan: neure gurasoak egun bat aurretik joan ziren ospitalera, egun bat eman nuen ateratzeko, barruan oso gustora omen nengoelako. Urrengo egunean ama prest zegoela ni ez nintzen ateratzen, orduan 10 mediku sartu ziren eta mediku mutil bat nire amaren triparen gainean jarri zen. Azkenean atera nintzen!! 


13:45etan, 3’56 kilo pisatzen nituen eta 50’5cm neurtzen nuen. Jaio nintzenean ile beltza eta begi urdin-urdinak nituen. Nire horoskopoa ‘Piscis’ da. Ondoren nire gurasoak 3 egun gehiago geratu ziren, zeren eta ez nuen zer jaten; orain horren kontrakoa naiz, hau da, asko jaten dudala. Ospitaletik ateratzerakoan nire gurasoek manta bat hartu zuten hortik, oso prestatuta ez zirelako joan. Kotxera sartzerakoan nire gurasoek mendi guztiak elurrez estalita ikusi zituzten.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario