viernes, 30 de diciembre de 2011

Urte berria gero eta hurbilago

Oraingo honetan hiru neska eta hiru mutil; lagun izkutuaren argazkiak, orain dela aste bat. Ikasle gehiagoren argazkiak baditut eta bihar, denborarik badaukat, falta direnenak ipiniko ditut . Eta bide batez Urte Zaharrari, elkar ezagutu dugun urteari, agurtzen diogu. Ikusten duzuenez ez naiz zuetaz ahazten.
Oporraldia zoriontsua eta lasaia izatea espero dut.


martes, 27 de diciembre de 2011

BESTE LAUKOTE BAT.


OPARIAK ELKARREKIN TRUKATZEN.
Poza aurpegia, benetan! Ze ondo egoten da eskolan, ezta? ;-)
Kontrolak bukatuta,  notak ipinita, patioko ekitaldia (kantak eta dantzak) burututa, lagunengandiko opariak jasotzen, jarraian hamarretakoa ikasgelan, 1.hiruhilabetea amaituta, oporraldia astear,... Nola ez egon pozik!!


IBERIAR PENINTSULA ARGITUTA GAUEAN

BITXIA IRUDITU ZAIT
Behean, "El Correo" (online) egunkarian agertutako albistearen: izenburua, argazkia eta argazki oina gehitzen ditut.

España encendida, la imagen del día de la NASA

En la fotografía, tomada el pasado 4 de diciembre, se observan con claridad las ciudades de Lisboa, Madrid y Sevilla dada la intensidad de su alumbrado público.


lunes, 26 de diciembre de 2011

LAGUN IZKUTUA

BAI OPARI POLITAK TRUKATU GENITUELA! Oraingo honetan: marrazki bat,  futbolari baten kartoizko irudia, txokolatezko gailetak (Albal-ean bilduta) eta "tximeleta" eskulana.



 GAUR 4 ARGAZKI  IPINI DITUT, HURRENGO EGUNETAN EGIAGO IKUSIKO DITUZUE.
Eta falta izaten direnek, opariak ez zituztelako jaso, lasai!,...txoritxo batek esan didalako itzultzen garenean, berandu bai, baina zuek ere oparia izango duzuela. Nola ez!!

PIN-erako irteera

Lortu dut!! Argazki makinarik gabe, eraman bait ez genuen, PIN-era joan ginenean nire  mobilean ateratako argazkiak  Bluetooth-en bidez deskargatu ditut. Beno, kalitate mailan ez dira onak, badakit, baina tira!

Azkenengo momentuko bi argazkiak; zegoeneko oso nekatuta zeundeten eta falta zirenak etortzen ziren  bitartean tentagarriak oso izan ziren eskailera horiek, autobuseraino eramango gintuen karreju luze hori zeharkatu aurretik, indarrak hartzeko... Gero lasterketa itzela!! Gogotzen zarete??
Eta, bestetik, hor dago Ikerren motxila (Unairen aurrean, kolore urdinekoa), betirako hor geratu zena. Orain denok ikus dezakegu non galdu zen. Hor ez zeuden Marta ezta Iker, besteak beste, falta ziren ikaskideen bila joan bait ziren.

miércoles, 21 de diciembre de 2011

Entzumena lantzekoa

... ahozkoaren ulermena, eta bide batez  reggae musikaz gozatzeko.


Oraingo honetan bi bideo  ipintzea pentsatu dugu.
Ea nor ezagutzen duzuen, egunero Zipiriñe eskolan ikusteko aukera duzuena? Entzun berari Sutanblai telebista saioan egindako elkarrizketa eta ulermena landu. Lehenengo bideo honetan, hasieran Berango herria agertzen da, ostean neska bat abesten kontzierto batean eta geroago " tachan, tachan"... Sorpresa!!

Chalwa Band feat King Konsul & Bita - Txapel reggae Armintza


Klikatu loturetan (gorriz daudenetan) eta bideoak ikusiko eta entzungo dituzue.
Oharra: Abotsagailuak pizteaz ez ahaztu.

Oporrak hartzear gaude!!

Hemen gaude  Euskerazko saioan lan egiten.

Ana irakasleari gelan argazkiak ateratzea  bururatu zaio; oso lagileak garenez pozik dago gurekin. Euskera azterketa amaitu ondoren, solte genituen fitxak artxibatu, hiruhilabeteko materiala atondu eta mahaipea txukuntzeko esan digu eta guzti hori bukatu dugunean denbora librea utzi digu.

Orduan, guk, Anek, Maider eta Martak argazki hauek bloggean jartzea erabaki dugu.
Gu ere oso pozik gaude zeren eta bihar PIN-era joango garen eta ostiralean  Olentzero eskolara etorriko delako.